IRRATIA

Gaitasuna eta erabilera, euskararen erronkak aztergai

Naiz Irratian eskaini ditu Iurrebasok ikerlanaren ondorio batzuk. (Iñaki Iurrebaso)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


“Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko demolinguistikazko tresna metodologikoak garatzen. Euskal Herrirako aplikazio praktikoa” da soziologia ikasketak egin zituen Iñaki Iurrebasoren doktore tesiaren izena.

Euskarak egun duen egoeraren argazki zehatza eskaintzen du ikerlan horretan; azken urteetan errepikatu ohi izan diren esaldi borobil ugari bazter utziz. Titular nabarmenetakoa edo izan daiteke erabilerari dagokiona; dugun gaitasunerako oso altua dela azaldu baitu Informazioaren Harian.