IRRATIA

Uluka | Punto de Cruz

Punto de Cruz (Jazmina Barrera, Transito). Protagonistaren lagunik onenaren ustekabeko heriotza da eleberri honen abiapuntua, eta hiru neraberen helduarorako trantsizioa kontatzen du. Indarkeria matxistek, klasistek eta arrazistek zeharkatzen duten munduak  harritzen eta etsitzen ditu. 

Uluka (NAIZ irratia)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Liburu honek denbora, elkarrizketa eta bizipen desberdinak nahasten ditu, Mila, Dalia eta Citlali adiskideen arteko harremana kontatzeko.

Eleberri hau, gainera, protagonistek Europan zehar egindako bidaia baten kronika da. Hizkuntza- eta kultura-aurkikuntzez beteriko abentura, non bakoitzaren bidea eta zauriak zehazten diren. Brodatua oso presente dago ere bai, garai eta kultura ezberdinetan errepresioa eta askatasuna, komunitatea eta artea islatu dituen jarduera.