IRRATIA

Totem bat Angel Lekuona busturiarra nor izan zen ez ahazteko

Anjel Lekuona busturiarra gogoratzeko toten bat inauguratu dute herrian, herriko oroimen historikoa berreskuratzeko bidea hasi du udaletxean, «honekin bakearen kultura eraiki nahi dugu», adierazi du Aitor Aretxaga alkateak.

Anjel Lekuona busturiarra gogoratzeko toten bat inauguratu dute herrian (Irekia)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Anjel Lekuona  Frantzian erbesteratua izan zen gerra zibilaren ondoren, eta nazismoaren biktima izan zen. 1945ean deportatu eta fusilatu egin zuten Hradistkoko kontzentrazio-esparru nazian (Txekiar Errepublika).

Ekitaldian, Busturiako alkate Aitor Aretxagarekin eta Busturiako udaleko zinegotziekin batera, Anton Gandarias, Angel Lekuonaren iloba eta haren osabari buruzko ikerketaren egilea, Anjel Lekuonaren beste senide batzuez gain, Elixabete Etxanobe Bizkaiko Diputatu Nagusia, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburu Nerea Melgosa, Txekiar Errepublikako enbaxadore Libor Sela, Igotz López de la Torre euskal senataria, Txekiar Errepublikarako Ohorezko Kontsula Euskal Herrian eta Nafarroan, Mikel Garteiz Goxeaskoa, eta Peter Matyas, egon ziren.

2022an, Busturiak omenaldi bat egin zuen busturiarraren omenez, eta Altamira auzoan Stolperstein bat jarri zen (estropezuaren harria), Euskal Herriko lehena, Anjel Lekuonaren omenez.
Baina Busturiako Udalak beste urrats bat eman du herriko memoria historikoa ikertu eta berreskuratzeko lanean, Anjel Lekuona busturiarraren omenezko totemaren inaugurazioarekin.