Kopako astea Athletic zein Realarentzat
Gizonezko zein emakumezkoen Kopako partidak izango ditugu gaurtik hasi eta ostegunera. Finalerdiak gizonezkoetan, final-laurdenak emakumezkoetan. Athletic eta Reala izango ditugu ordezkari bietan ere. Guztia aztertu dugu KirolHaria saioan.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Partida garrantzitsuak datoz euskal futbolarentzat, tartean gaurtik ostegunera bitarte jokatuko diren Kopako partidak. Gizonezkoetan finalerdietako joaneko partidak ditugu, emakumezkoetan final-laurdenak partida bakarrera. Guztia sakonetik aztertu asmoz Joseba Iturria, Manex Altuna, Ane Urkiri eta Zuriñe Iglesias lankideak izan ditugu KirolHaria saioan.
Reala izango da jokatzen lehena, gaur egingo dute txuri-urdinek, iluntzeko 21:00etan Mallorcaren aurka. Bihar, Athleticeko bi taldeen txanda. Emakumezkoen taldeak arratsaldeko 18:30etan jokatuko du Lezaman Teneriferen aurka, eta gaueko 21:30etan egingo dute gizonezkoek Metropolitanon, Atletico Madrilen aurka. Ostegunean azkenik, Natalia Arroyoren Realak jokatuko du Valentzian Levante indartsuaren aurka, arratsaldeko 19:00etan.