«Adimen artifizialaren onurak baliabide gutxiko hizkuntzetara eramatea da helburua»
Adimen artifizialaren bidez euskararen, aragoieraren, katalanaren eta okzitanieraren digitalizazio prozesuetan aurrera pausoak ematea da Linguatec IA egitasmoaren helburua. Orai adimen artifizialeko zentruko koordinatzaile den Josu Aztiria Urtaranek eman dizkigu xehetasunak Bigarren Kafean.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
«Adimen artifizialaren onurak baliabide urriko hizkuntzetara eramateko halburuarekin sortu da proiektua» Aztiriaren esanetan. «Lankidetaz teknologikoko proiektu bat da; digitalizazioan urrats esanguratsuak emateko eta GPTren atzean dauden eredu neuronalak hizkuntzara eramateko asmoa duena».
Mugaz gaindiko proiektu honetan Orai, EHUko Hitz zentroa, Okizitaniako Tolosako Jean Jaures unibertsitatea, Lo Congrés Permanent de la Lenga Occitana, Perpinyako unibertsitatea, Baionako IKER eta Lleidako unibertsitatea daude, besteren artean, elkarlanean. Urtarrilaren 15ean Usurbilen egindako lehen bileran finkatu zituzten egitasmoaren oinarriak.
Lankidetza horretan egin du azpimarra Aztiriak. «Intuizioz hasi ginen proiektuarekin. Ikusten genuen gure arteko lankidetzak bazuela beste potentzialitate bat eta eskala handiko proiektu bat eraikitzea erabaki genuen».
Dituzten asmoen berri ere eman digu Aztiriak. «Arkitektura neural hauek korpus handia behar dute eta beraz, ahalik eta korpusik handiena eratuko dugu; libre dugun handiena 500 milioikoa da eta gure apustua hori bikoiztea da».
Entzun Josu Aztiria Urtaranekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.