IRRATIA

«Hainbat animalia eta landarek hiriguneetan eta gizakiongandik gertu eboluzionatu dute»

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Gutxi baloratzen dugu gure hirietako bioaniztasuna eta askotan ez dugu behatu ere egiten. Baina Akaitz Sarasola gure kolaboratzailearen hitzetan «bada zer ikusia hirietan ere». Itxialdiaren garaian askotan izan genuen ahotan natura hurbiltzen ari zela, bere lekua berreskuratzen, alegia. Baina hiriguneetarako hurbiltze joera hori ez da berria. 

«Natura toki guztietan dago» esan digu Sarasolak, eta baita azaldu ere. New Yorkeko parkeetako arratoietatik gure etxe azpiko senda-belarretara hamaika dira gure inguruan garatu diren espezieak. Bioaniztasun horren inguruan aritu da gurean Akaitz Sarasola.