IRRATIA

Monsieur leCrêpe; erreferentziaz betetako imaginarioa

Juantxo Arakama bueltan da. 'M.L.C' abestia argitaratu du Monsieur leCrêpe izenpean. Errimaz betetako zortzi minutuko pieza osatu du tolosarrak, eta gu hitzez hitz aztertzen joan gara. 

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Monsieur leCrêpe ez da Paristik datorren artista bat, baina ederki moldatzen da doinu eta errimekin. Zortzi minutuko kanta argitaratu du MC tolosarrak, eta harrera ezinhobea eduki du sare sozialetan. 

Erreferentziaz beteta dago abestia, eta guk 'hitzen sarraskia' egin diogu, erreferentzia horietako asko deskubritu eta azaltzeko (edo saiatzeko behintzat). A-tik Z-ra alfabetoa osatzen aritu gara; tartean, Arakamatar Joxe Mari, Craig Hodges, Danacol, John Deer, Payola, Sputnik edo Alex Zülle txirrindularia. 

Entzun osorik hemen, eta lagundu falta zaizkigun hizkiak topatzen.