IRRATIA

Alde Erantziz | Hierofantea eta Ibai Fresnedo

Alde Erantziz [1x5] Gu baino lehenago zeudelako gara, haiengandik ikasteko aukera izan dugu. Baina eraiki den guztia ez da beti on egiten diguna. Partekatutako sinismenak behar ditugu, askatzaileak eta parekideak. Balio digutenak jaso eta behar ditugun berriak sortu. Zeintzuk dira zure sinismenak?

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Gaur, guzti honi argi apurra emateko, Ibai Fresnedo gonbidatu dugu. Gizarte eta kultur dinamizatzailea, berdintasun teknikaria eta sexu-hezitzailea da. 2007an Bizkaiko Urtxintxa Eskolako feminismo arloan hasi zen lanean eta arlo horrekin ere jarraitu du. 2014tik Hernanin bizi da. Hiruki Larroxa kooperatibako kidea da eta "Noiz bukatzen da armairua?" liburuaren egileetako bat, Egoitz Arbiol Albenizekin batera.

Azken urtean, aipatu liburua oinarri, “Armairutik Plazara!” dokumentalaren sorkuntzan dabil lanean, bai eta dokumentalean oinarritutako unitate didaktikoen sorkuntzan ere. 2008an LGTB aktibismoan hasi zen lehenengo Gaztehgamen, ondoren Kitzikanen eta egun Ehgam Euskal Herriko sexu askapen mugimenduko taldeko kidea da.

Ez dator titularrak ematera, baina behi sakratu eta abarren inguruko hainbat meloi irekiko ditu.