IRRATIA

Joseba Asiron alkatetzara eraman duen egunaren kontakizuna Naiz Irratian

Abenduaren 28 honetan EH Bilduko Joseba Asiron Iruñeko alkate izatera eraman duen zentsura mozioa dela-eta, jarraipen saio berezia Informazioaren Harian.

Eguna ospatzen ari ziren milaka lagunen aurrean erakutsi du Asironek aginte makila. (Iñigo Uriz | FOKU)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Iruñean abiatu den aro aldaketaren lekuko izan da Naiz Irratia. Historikotzat jo den zentsura mozioa dela-eta, Informazioaren Hariaren bigarren edizioaren saio berezia Nafarroako hiriburura begira. Garazi Castañoren gidaritzapean eta Hegoi Belategiren ekarpenak jasoz, egunari azterketa egiteaz arduratu dira Iraia Oiartzabal eta Floren Aoiz, eta bertako ahots eta soinuak jasotzeaz Maite Bidarte eta Martxelo Diaz.