IRRATIA

Doinuetatik Haratago | Goiatz Labandibar

Goiatz Labandibar idazlea izan da aste honetako 'Doinuetatik Haratago' tarteko gonbidatua. Bere kantu kuttun batzuk gomendatu nahi izan dizkigu telefonoaren bestaldean.

Goiatz Labandibar Doinuetatik Haratago tartean. (Iñaki Zapirain)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Lehen kantu kuttun gisa, La Oreja de Van Gogh taldearen 'La reina del pop' abesti ezaguna aukeratu du Goiatzek. Iraganarekin lotze du kantu hau. «Nerabezarora narama, ikas bidaia egin genuenean, gainera duela gutxi gogorarazi dit Mejillon Tigreren bertsio dibertigarri batek esker; La oreja de Van Gogh kriston pop talde bat da».

Bigarren kantu kuttun gisa Errobi talderaen 'Gure lekukotasuna' ekarri nahi izan du gurera Goiatzek. «Aitortzen dut nostalgika xamarra naizela euskal musikarekin, ezagutu ez ditudan taldeek lirura sortzen didate, eta Errobik haurtzarora narama, asko entzuten nituelako gurasoekin kotxean zein etxean, eta hit batzuk dira neretzako oraindik ere».

Hirugarren kantu kuttun gisa Benjamin Biolay et Jeanne Cherhalen 'Brandt Rhapsodie' kantua ekarri nahi izan digu Goiatzek. «Abesti luze honetan maitasun istorio baten jaiotza eta heriotza kontatzen dute bi abeslareik, bi pertsona ordezkatuz, hasieratko ilusiotik amaierako desilusiora dagoen tarte hori kontatzen dute».

Saioari amaiera emateko, azken kantu gisa, Ibil Bedi eta Broken Brothers Brass Banden elkarlanetik sortutako 'Orain bat gara' kantuaren bertsio aukeratu du Goiatzek. «Mundiala da kantu hau, alaia eta dibertigarria da, edozen momentutan, pizgarri bezela entzuteko oso aproposa».