Uluka | Panza de Burro
Panza de Burro (Andrea Abreu, Barret).
Maddalen Kortajarena | Ane Astiazaran
‘Panza de burro’ eleberriak Tenerife uhartean 11 urteko bi nerabek pasatzen duten udara kontatzen du. Itsasertzetik eta turistetatik urrun, era guztietako sentimenduz betetako bi lagunen harremana kontatzen da. Testuinguru horren baitan, besteak beste, adiskidetasuna, esnatze sexuala, elikadura desorekak eta bizitza bera xehatzen ditu.
Idazkera ahozkotasunean oinarrituta dago, izan ere, bi gazte kanariarrek hitz egiten duten moduan dago idatzia, eta horrek, eta filtrorik gabe idatzia egoteak, oso berezi egiten du. Honela deskribatuko genuke liburua: berezia eta ez-ohikoa.