IRRATIA

Uluka | Sortaldekoak

Sortaldekoak (Hedoi Etxarte, Susa) Natura, sendia eta oroitzapenak dira Hedoi Etxarteren azken poesia liburuko gai nagusiak.

Uluka (NAIZ irratia)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Gai nagusi horien baitan egunerokoaren detaileei erreparatzen die: 1998ko Gabonak Lisboan, liburutegiak konpartitzen dituztenak, Iruñeko Gaztelu Plaza, depilatu gabe sexuaz gozatzen dutenak, gerra Hotza, Zizur Nagusia, etab.

Egiturari dagokionez, liburuak lau atal ditu, eta poema-kopurua zenbatzen duenak azkar egiaztatuko duen bezala hamaseina poema daude atal bakoitzean (lau bider lau).