«Askotan beharrezkoa da maskulinitatearen inguruan gizonek gizonei hitz egitea»
Gizontasunaz, sexualitateaz eta horiek era egoki batean lantzearen garrantziaz aritu da gurean gaur Egoitz Arbiol Albeniz, Hiruki Larroxa kooperatibaren sortzaileetako bat.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Nazien garaian homosexualak kontzentrazio esparruetan bereizteko triangelu arrosa bat jartzen zieten, baita bisexual, trans edota bortxatzaile eta pedofiloei. 60ko hamarkadan ordea, aldaketa egiteko asmoz, hiruki arrosa gay eta lesbianek bereganatu zuten. Urteetan irudia indartzen joan da gaur egunerarte, eta orain, batez ere, militantzian erabili ohi da.
Hiruki Larroxa kooperatibako kideek ere bere egin zuten irudia haien taldea izendatzerakoan. 2018an hasi ziren bidea egiten eta gaur egun parekidetasun eta LGBT+ gaietan formazioa, aholkularitza, ikerketa, bidelaguntza eta proiektu integralak transfeminismotik garatzen dituzte.
«Ohartu ginen feminismoaren baitan kokatu daitezkeen lgtb gaiak jorratzeko gogoa genuela, eta kolektiboa sortzea erabaki genuen», azaldu du taldearen sortzaileetako bat den Egoitz Arbiol Albenizek. Gaur gurean aritu da formakuntzen garrantzien inguruan, eta azpimarratu du eraldaketak nahi badira, ibilbideak egin behar direla, ez duela balio formazio pilulekin.
Bestalde, koperatibako kideek gizontasun edo maskulinitate tailerrak ere lantzen dituzte, erabat beharrezkoak ikusten baitituzte. «Askotan beharrezkoa da maskulinitatearen inguruan gizonek gizonei hitz egitea», azaldu du. Honen inguruan eta gehiagoz aritu gara gaur Bigarren Kafean Egoitz Arbiol Albenizekin.