IRRATIA

Inaxio Begiristain Beka; euskarazko sormenerako hauspo berria

Euskara, antzerkia, txistularitza edo kulturaren inguruan oinarrituriko lanak hauspotzeko, Inaxio Begiristain sormen beka sortu du Alegiako Intxurre elkarteak. 

Inaxio Begiristain Beka (Alegiako Udala)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Herri guztiek dituzte euren seme edo alaba kuttunak. Orokorrean txalotu egiten dira izendapen horiek, baina besteetan hautsak harrotzen dituzte. Alegian, hautsak harrotu ordez, harro sentitzeko moduko seme kuttun bat dute, Inaxio Begiristain, kultur-gizona. Horregatik, Inaxio Begiristain kultur beka sortu du Alegiako Intxurre elkarteak.

Sormen lanak sustatzeko asmotan, 1.200 euroko laguntza eskainiko du elkarteak, euskara, antzerkia, txistularitza edo kulturaren inguruan oinarrituriko lanak hauspotzeko. «»

«Iaz bete ziren 100 urte Inaxio Begiristain jaio zela eta horren bueltan, omenaldiak egin zituen» esan digu Felix Irazustabarrenak. Altzoko baserri batean jaio zen Begiristain, eta CAF enpresan egin zuen lan. Irakuzale eta idazle sutsua zen, «euskal kultura bultzatu eta herri mugimenduan lan piloa egin zuen gizona». 

Beka azaltzeko gurean izan ditugu Ibon Azpilikueta eta Felix Irazustabarrena.