IRRATIA

Dianne Reeves, Mala Rodriguez, Milton Nascimento eta askoz gehiago

Gramofonoa 4x4

'Fresh Cream', Cream taldearen lehen albuma (Cream taldea)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Urriaren 23an, Dianne Reeves jazz garaikidearen ahots nabarmenetakoa denaren urtebetetze eguna izan zen. Eta egun berean Mala Rodriguezen “Lujo Ibérico” estreinako albumaren 23. urteurrena ospatu genuen. Urriaren 24an, Petti musikari beratarrak urteak bete zituen. Urriaren 26an, Milton Nascimento brasildar kantautoreak.
1960ko urriaren 27an “Stand by me” klasikoaren lehen grabazioak hasi ziren. Eta egun berean, baina 6 urte beranduago, Cream taldeak beren lehendabiziko albuma kaleratu zuten, “Fresh Cream”. Eta egun berean, The Kink taldeak ere bertze altxor bat aurkeztu zuen: “Face to Face” maisulana.  
Saioa bukatzeko Taylor Mitchell abeslari kanadiarraren heriotza gogoratu dugu.