IRRATIA

Abian da Hernani Zinekluba, «aurreiritzirik gabeko zinefilia sortzeko»

Martxan da jada Hernani Zinekluba, atzo abiatu zuten denboraldia 'Aftersun' filmarekin. Hilabetean behin izango da zita eta prezio aski eskuragarrian: 3 euro. Jatorrizko bertsioan beti, solasaldiak egingo dira amaieran gogoetak konpartitzeko.

Hernani Zineklubaren lehen emanaldia Hernaniko Biterin (Gaizka Izagirre)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Nahiz eta  ikus-entzunezko plataformak gero eta gehiago diren, Ander Izagirre kazetariak  eta Andrés Daniel Sainz zinegileak oso garbi zuten apostua: Hernani Zinekluba. Hernaniko udalaren laguntzaz eraman dute proiektua aurrera eta atzo hasi zuen ibilbidea Hernani Zineklubak,  Biteri kultu etxean, 'Aftersun' (Charlotte Wells, 2022) filmarekin.

Hilabetean behin izango da hitzordua Biteri kultu etxeean. Datorrena, azaroan, 'Gelditasuna ekaitzean' (Alberto Gastesi, 2023) filma izango da eta euskal ekoizpeneko zuzendari eta aktoreek hartuko dute parte ondorengo solasaldian.  «Emanaldiaren aurretik filma aurkeztuko dugu eta amaieran solasaldi bat  egongo da bertaratutakoen gogoetak eta ausnarketak partekatzeko» azaldu du Gaizka Izagirrek Bideokluba saioan.
 
Aspalditik zuten buruan Hernanin zineklub bat martxan jartzearena. Erosoa baita etxean filmak ikustea, baina «koadro bat ikusteko museora zoazen bezala, filmak zine aretoetan ikusi behar dira» dio Izagirrek.

Aftesoon izan da lehen filma, azaroan dator 'Gelditasuna ekaintzean' eta urtea, Jim Jarmuschen Patersonekin itxiko dute. Programazioa osatzerako orduan hainbat helburu eta marra gorri jarri dituzte: «Jatorrizko hizkuntzan jarriko ditugu filma, eta gure helburua da eskainiko diren filmeen erdia behintzat euskarazko azpitituluekin eskaintzea», eta  emakumeek zuzendatutako filmak ekartzeko ere esfortzu berezia egingo dute.

Hautaketa zabala egingo dutela aurreratu digu Gaizka izagirrek: «zine klasikoa, euskal zinea, kalitatezko zine komertziala eta egile zinema nahi ditugu jarri. Gure helburua da aurreiritzirik gabeko zinefilia sustatzea, era guztietako proposamenak egingo ditugu».

2024tik aurrera ostegunetan izango dira emanaldiak, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak hiru euro balioko du eta urtarriletik aurrera txartel bereziak aterako dituzte sarrera are merkeagoa izateko. Azaroa eta abenduko ordutegien berri izateko onena da Hernani Zinekluba saresozialetan jarraitzea. Twiter, Instagram edo Telegrameko kanalean.