2023 URR. 06 - 10:56h Alde Erantziz | Aztia Alde Erantziz [1x1] Iluntasunean tximista. Tximistak argia, mugimendua, sorkuntza. Ideiak egikaritzeko elementu guztiak gure eskura ditugula sentitzen dugunean, elektrizitate bulkadak sentitzen ditugu, dena da posible eta martxan jarri besterik ez dugu. Sentsazio magiko bat da. Aztia arkano nagusiari buruz aritu gara 'Alde Erantziz' saioan (Alde Erantziz) Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen. Egoitz Albeniz eta Amets Jordanarrieta Izan ere, zer egingo genuke magiarik gabe? Fantasiazko mundu eta istorioek gure egunerokoan ez genituen lekuak eta aukerak pentsatzeko parada eman digute. Etorri gurekin aztiaren mundura. Nerea Ibarzabalen hitzetan, bete izarren hautsez bi poltsikoak. Beharbada ez duzu ezer sinetsiko, baina guk ez genituzke begiak itxiko.