IRRATIA

«Askotan gidoiaren berridazketak egin behar dira aurrekontura egokitzeko»

Zuzendari eta aktoreak izan ohi dira Donostiako Zinemaldian kameren aurrean jartzen direnak. Baina film bat egiteko lantalde anitza behar da, eta horretan ezinbesteak dira ekoizleak. Ander Barinaga-Rementeriak bere ofiziari buruz hitz egin digu. 

‘Las buenas compañías’ filmaren fotograma bat. (Giza Eskubideen Zinemaldia)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Zinemira saileko pelikula arrakastasuenetako bat da 'Las Buenas Compañias'. Abortuaren eskubidearen aldeko borroka islatzen duen filma Malagako Jaialdian estreinatu zen, eta Giza Eskubideen Zinemaldian ikusleen saria lortu zuen. 

Ander Barinaga-Rementeria da pelikulako ekoizleetako bat. «Paperak dena aguantatzen du, gidoi eta zenbakiei dagokienez» esan digu bizkaitarrak, eta horrek ondo laburbiltzen du ekoizlearen lana. Horregatik, «askotan gidoiaren berridazketak egin behar dira aurrekontura egokitzeko» kontatu digu.

1977ko udan girotuta dago pelikula, eta horretarako «planorik zailenetarikoa, ibaia goitik zikin-zikin ikustea izan da». Hori lortzeko, «dokumentazioan asko lagundu duen jendea izan dugu eta horrela iritsi gara efektu horretara» esan digu Barinaga-Rementeriak. Horregatik, Errenteriako Udalari eskerrak eman nahi izan dizkio, erraztasun guztiak izan zituztelako. 

Hala ere, efektu berezietara baino, pertsonal gastuetara zuzentzen dute ditu kopuru handiena. «Estatistikek diote pertsonal gastu eta Gizarte Segurantzako kotizazioak direla kopuru handiena eramaten dutenak» aitortu digu. Eta horregatik, behin eta berriz entzun duguna errepikatu digu, «denbora dirua da».