IRRATIA

Udaberrian hasiko da Asier Altunaren 'Karmele' filmaren errodajea

Zinemaldiaz gozatzen ari da Asier Altuna egun hauetan, ez du proiekturik aurkezten eta horrek aukera ematen dizu zinearen zurrunbiloa bigarren lerrotik bizitzeko. Baina, lanean dabil, datorren udaberrian hasiko baitu 'Karmele' filmaren errodajea, Karmele Urrestiren bizitzan oinarritutako filma.

'Karmele', Asier Altunaren proiektu berria (Txintxua Films )

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Ongi ezagutzen du Asier Altuna zine zuzendariak Zinemaldiko 71. edizioan Zinemira saria jasoko duen Pako Sagarzazu aktorea. ‘40 etzetz' eta 'Txox' film laburretan eta 'Aupa, Etxebeste' eta 'Agur, Etxebeste!' film luzeetan lan egin zuten elkarrekin. Asier Altuna gurera etorri dela aprobetxatuta bere proiektuez hitz egiteko tartea hartu dugu, buru belarri dabil bere hurrengo film luzea izango dena ekoizten ’Karmele’. Karmele Urresti ondarrutarraren bizitzan oinarritutako filma.  Datorren udaberrian hasiko da errodajea eta 8 astez luzatuko da.

Oso momentu politean dago Asier Altuna, apirilean hasiko baitu bere film berriaren errodajea, ‘Karmele’. Dela urte bete lotu zuten talde teknikoa, «orain eskari handia dago telesail eta film asko egiten direlako» eta betiko lan taldearekin egin nahi zuen lan Txintxua Filmseko zine zuzendariak.
Berak idatzi du gidoia, eta inspirazio iturri izan da Kirmen Uribek idatzitako nobela, 'Elkarrekin esnatzeko ordua' (Susa, 2016). Karmele Urresti Ondarrun sortu zen 1916an, 1936ko gerrak bete-betean harrapatu zuen eta ihes egin behar zian zuen. Horrela, 40ko hamarkadan gerra giroan dagoen Europan, pasioz eta konpromiso politikoz betetako istorioa biziko du, etxekoekiko maitasunak eta askatasun nahiak lagunduta.

'Karmele' filma 1937-1947 urte artean dago kokatua eta «pertsona interesgarriz beteta dago». Pertsonaiak Ondarroara, ipar Euskal Herrira, Parisera eta Caracasera eramango gaitu, errodajea baina «Euskal Herrian, Kanariar Uharteetan, eta segur aski Bordelen» eramango dute aurrera.
Txintxua Films-eko ekoiztuko du filma eta aktoreak hautatzen ari dira orain.

Gidoia, Altuna berak idatzi du, «egunero aldatzen dudan gidoi bat daukat» esan du barrez, baina behin eta berriz nabarmendu du oso egun politak ari direla izaten filma irudikatzeko egunak direlako. Erronka handi baten aurrean dago Asier Altuna, «nik beti film txikiak egin ohi ditut baina hau film handi batean bihurtu da,  «istorio konplikatua da, orain arteko konplikatuena».