IRRATIA

«Emakumeen egoera bereziki gogorra da»

Lesboseko errefuxiatuen kanpalekuan da egun hotan Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendaria. Hegoi Belategi lankidea ere bertan da, eta zuzenean azaldu dizkio Legarretak han ikusi eta bizitakoak.

Xabier Legarreta Zaporeak-eko sukaldean (NAIZ Irratia)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendaria eta Nerea Melgosa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua Lesbosen dira egun hauetan Zaporeak Gobernuz Kanpoko erakundearen lana ezagutu, eta errefuxiatuen egoera bertatik bertara ezagutzeko helburuarekin.

Hegoi Belategi lankideak Xabier Legarreta bertatik bertara elkarrizketatzeko aukera izan du. Eusko Jaurlaritzko Migrazio eta Asilo zuzendariak azaldu duenez, bidaia hau Migraziorako Euskal Itunaren markoan ulertu baita. Hura sinatzean, konpromiso zehatzak hartu baitziren, errefuxiatuen afera tarteko. 2018az geroztik babesten du Eusko Jaurlaritzak Zaporeak-en lana instituzionalki, eta bazen garaia hauek nola lan egiten dute, ze erronka dituzten bertatik bertara ikusteko, eta bide batez errefuxiatuen egoera ere lehen lerrotik ezagutzeko.Beraz, balio bikoitzeko bidaia dela esan daiteke, alde batetik Zaporeak-ek egiten duen lanari dagokion merezimendua aitortzea, eta bestetik errefuxiatuen egoerari zuzeneko erradiografia bat egitea.

Ostegunean, kanpamendua bisitatzeko aukera izan du Legarretak, eta aitortu du, hunkituta atera zela bertatik. Baldintza benetan gordinetan daudelako bertan bizirauten ari diren errefuxiatuak.Horretan, kanpalekuko arazo haundienetariko bat indarkeria matxista dela azpimarratu nahi izan du Xabier Legarretak, Afganistaneko emakumeen zuzeneko testigantzak entzun dituzte esate baterako, pairatzen dituzten beldur eta bortizkeria egoerak jasoz. Horren aurrean, Jaurlaritzak, Emakunderen bitartez bere ekarpena egiteko asmoa agertu du, protokoloak zehaztuz eta bertako eragileekin elkarlana bultzatuz.

Ostiral honetan berriz, Zaporeak-en lana bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute jaurlaritzako ordezkariek, GKEaren sukaldean bertan izango dira, eta errefuxiatuentzat bazkaria prestatzeko lanetan ere parte hartuko dute.