«Kulturgintzari prestigioa emateko garrantzitsua da proiektuak se
Tourraren aitzakipean, Bilbora etorri gara eta bertako kultur bizitza ezagutzeko aukera izan dugu. Bira kulturgunea da sare horretako eragileetako bat eta bertako arduraduna den Lutxo Egia izan dugu Bigarren Kafean, hiriko kultur egoeraz eta berak idatzi duen ‘Identirarteak’ lanari buruz aritzeko.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Tourraren irteeratik haratago kultur bizitza bizia du Bilbok. Udalak eta Aldundiak sustatzen dituzten ekitaldi handiak aurki ditzakegu alde batetik eta eragile txikiek osatzen duten sarea bestetik. Bira kulturgunea da sare horretako eragileetako bat eta bertako arduradunetako bat den Lutxo Egia izan dugu Bigarren Kafean, hiriko kultur egoeraz eta berak idatzi eta oholtzetan lehen urratsak ematen ari den ‘Identirarteak’ lanari buruz aritzeko.
Guggenheim museoaren ezarpena mugarri modura ikusten du Egiak. «Museoa ezarri zenetik, hiria ekitaldien inguruan antolatu da eta azken urteetan joera hori nabarmendu da. Zentzu horretan, Tourraren irteera ez zaigu hain arraroa egiten».
«Eraikitze teoriko bat dago, museoa zabaltzen denetik. Bilbo berriaren errelatoa dago. Time aldizkariaren azala da horren adibideetako bat eta dirua sartzen da irudi berri bat sortzeko. Beste Bilbo bat ere sorten da aldi berean. Bi hiri eredu kontrajartzen dituzten errelatoak sortzen dira. Bata bestearen kontrako hori eraikitze teorikoa da. Leku guztietan daude ekitaldi handiak eta leku guztietan dago kultura txikia, magma bat. Bi Bilboren inguruko dikotomia hori gaindituta daukagu».
Gaur bertan oholtzararatuko du Gilkitxaro konpainiak Egiak berak idatzitako ‘Identitarteak’ antzezlana 20:00etan Bilboko La Fundicionen. «Galder Perez eta Ane Zabala nik idatzitako testuan interesatu ziren. Aldaketak egiteko askatasun osoa eman nien. Bi pertsonaientzat da berez baina beraiek hirugarren bat sortu dute. Aitor Garcia de Vicuña hasieran musikari bezala sartu behar zuen baina aktore lanak egiten amaitu du».
Entzun Lutxo Egiarekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.