IRRATIA

Mystic Prophecy alemaniarren metal goritua

Burdinola x386

Mystic Prophecy taldea (Mystic Prophecy)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Alemaniako Mystic Prophecy taldea izan da Burdinola programako protagonista. Infernuan goritutakoak dira, euren heavy/power metalaren antzera. Eskola batetik eta bestetik harturiko altzairua erabili dute euren formula ez herdoiltzeko. 'Hellriot' hamabigarren diskoa horren adibidea da, eta aproposa iruditu zaio Inaxio Esnaolari atzera begira jartzeko.