Tertulia zientifikoa Izortze Santin eta Koldo Garciarekin
Adimen artifizialak biologiaren erronka handienetako bat konpondu izanaz eta arrantzak izokin, aingira nahiz bakailoarengan duen eraginaz aritu gara luze eta zabal.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Naiz Irratia
Proteinak aminoazidoen kate lineal batetik 3D formetara nola kizkurtzen diren aurreikusi du adimen artifizialak biologiaren erronka handienetako bat konponduz. Honi buruz hausnartu dugu bi tertuliakideekin.
AZTIko kide Estibaliz Diazen hitzak ere jaso ditugu AZTIren ikerketa batek zehaztu ostean izokina eta aingira egoera kezkagarrian daudela. Gaiari lotuta, arrantzaren presioaren ondorioz bakailoaren gene egituraren aldaketaz aritu da Garcia.