IRRATIA

Kontatzera Noazu | Ezetz asmatu gaia!

Orain arte guk jarri dugu gaia, baina oraingoan zuek asmatu beharko duzue. Guk bertsoaldiak aukeratu, paratu, eta zuek gure hautaketaren logika asmatu. Ez al da ederra plana?

Kontatzera Noazu Eli Pagola eta Andoni Rekondo (NAIZ irratia)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Oraingoan zuk ere lan pixkat egin beharko duzu, eta asmatu zein den aste honetako 'Kontatzera Noazu' saioan aukeratu dugun gaia. Saioaren bukaeran jakingo duzu asmatu duzun edo ez. aukeraketa anitza egin dugu saio honetan ere. Lehendabiziko hautaketan Gernikara jo dugu, 2013ra, txapelketako saioa izan zen, eta hauxe Jone Uriari egokitu zitzaion gaia:  'Denbora daramazu zure eskuei begira'.