IRRATIA

«Zaila da Euskal Herrian umore librea egitea»

'Stand up' saioa antolatu dute Hiru Damatxoko kideek, hainbat gazte umoregilerekin batera. Ekainaren 1ean ospatuko dute Donostiako DOKA antzokian. Probaleku bat sortu nahi izan dute, plaza faltaren aurrean, bidea urratzen hasteko.

Donostiako DOKA antzokian ospatuko dute stand up probaldia (Hiru Damatxo)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Belaunaldi berri bat ate-joka ari da. Barre egin eta egin arazi nahi dute, baina bideari ekiteko espazio falta nabaritu dute. Hutsuneaz jakitun, hainbat umoregilerekin jarri da harremanetan Hiru Damatxo eta horren emaitza da KarKarKar.

Lehen plaza, ekainaren 1ean

Donostiako DOKA antzokian 'stand up' probaldia antolatu dute. Julen Portillok gidatuko du saioa eta oholtzara igoko dira berekin batera Maria Blanco, Mikel Irazusta, Maialen Sorzabalbere, Beñat Iturbe eta Eñaut Zuazo.

Arratsaldeko 20:00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak honezkero salgai daude DOKA-ko web atarian.