IRRATIA

Jack Destripaseriesen gomendioak 1x04: 'El hijo zurdo' eta 'Heimebane'

Lola eta Helen dira Iskandar Hamawyren aste honetarako gomendioetako protagonistak. Bide malkartsuak izango dituzte aurretik biek; familia giroan batek, kirol-munduan besteak.

Rafael Cobos gidoigileak Rosario Izquierdoren eleberriaren egokitzapen librea egin du (Movistar+)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


'El hijo zurdo': ama ez-perfektuen errelato bat

Sevillako familia aberats baten tripak ezagutu nahi badituzu, zure telesaila da 'El hijo zurdo'. María Leónek Lola haragituko du, senarrarekin ongi moldatu ez eta semearekin ere bere tira-birak izango ditu: mugimendu ultraeskuindarrean sartu eta gazte marokoar bat jipoitzeagatik atxilotuko dute. Rosario Izquierdoren eleberriaren interpretazio librea egin du Rafael Cobos gidoigileak, Movistar+ plataforman ikus daitekeen sei kapituloko telesailerako.

'Heimebane': kirol mundua gizon mundua da

Fiilminen topatuko duzue Jack Destripaseriesen bigarren gomendioa. Norvegian kokatua, Helen Mikkelsen gizonezkoen lehen mailako futbol talde bat entrenatzen hasiko da. Aliatu gutxi eta erronka asko topatu ditu clubean. Bitxikeri bat: John Carew futbol jokalari ohia antzezpen-lanetan ikusiko dugu telesail honetan. Kirol zalea izan edo ez, bi denboraldiko istorio honek ez zaitu hotz utziko.