IRRATIA

Pagondoan | Trikitixa

Trikitixa hitzaren inguruan aritu gara aste honetako Pagondoan.

Huntza taldeko Josune Arakistain 2019ko Hatortxu Rock-en (Jagoba Manterola | FOKU)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Eskusoinu txikia edo soinu txikia botoidun akordeoi diatoniko mota bat da, europako beste herrialde batzuetatik ekarritako akordeoi diatonikoei egindako hainbat aldaketekin, Euskal Herrian errotu zena. Trikitixari iraganean "infernuko hauspoa" ere deitzen zitzaion, horixe zen Erromatar Eliza Katolikoko apaizek emandako izena, eliza horren moralaren aurkako ohiturak sustatzen zituela-eta. Instrumentu hau Euskal Herrira italiar langileek ekarri zuten XIX. mende erdi aldera. Instrumentu honek badu taupada propioa, izan ere, urte askotan panderoaz lagundurik jo izan da.

Gaur panderorik gabe baina taupadez beteta ahal dela, gure Pagondoaren azpian soinu txiki bat utzi dugu, ea nork jotzen duen. Gaurko saioan: Trikitixa.