IRRATIA

«Zaintza eta gizarte politikak bultzatzeko erreforma fiskalak egin beharko ditugu»

Jose Ignacio Asensio PSEko Gipuzkoako ahaldun nagusigaiaren iritziz azken foru gobernuak «etorkizunera begira» jarri du herrialdea. Legealdi berrian fiskalitateaz hitz egin beharko dela dio eta EAJk babesten ez duen Aberastasun Handien zerga «beste alderdi batzuekin» adostu litekela uste du.

Jose Ignacio Asensio (Naiz Irratia)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Hauteskundeen aurre kanpainan bete-betean murgilduta, Jose Ignacio Asensio PSEko Gipuzkoako ahaldun nagusigaiak oso baikorki baloratu du EAJ eta PSEk osaturiko foru gobernuak azken legealdian egin duen lana NAIZ Irratiari eskeini dion elkarrizketan. Pandemiaren eta Ukrainako gerraren ondorioz «ez da legealdi erraza» baina «gure programa erabat bete dugu», baieztatu du Naiz Irratiari eskeinitako elkarrizketan. EAJ eta PSEren eskutik herrialdea etorkizunera begira dagoela eta eraldaketarako politikak abian dituela baieztatu du, duela zortzi urteko egoera zinez kaskarra zela gaineratuz, «Gipuzkoa geldirik zegoen, ez zegoen etorkizunera begira ez plan ez proiektu estrategikorik».

Ingurumen diputatu gisa Zubietako erraustegiaren arduradun izan da Asensio eta irmoki defendatzen du azpiegitura, «duela zortzi urte azpiegiturarik gabe geunden eta Gipuzkoa zikina zegoen, orain Zubietan bost azpiegitura ditugu».

Gizarte politikak dira Aldundiaren eskumen nagusiena bere esanetan eta bere konpromisoa etorkizunera begira aurrekontuaren erdia zaintza eta gizarte politikak bultzatzeko erabiltzea dela baiztatu du. Horretarako, «erreforma fiskalak egin beharko ditugu», dio. Zentzu honetan, azaldu du PFEZ, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga progresiboa den heinean «kapital errentetan guxiago» dela. Zerga bidezko diru sarreren %80 lan errentek eta BEZak osatzen dute. «Hausnarketa bat» behar du egoera honek Asensioren esanetan, «bueltatxo bat eman behar diogu hurrengo legealdian». Aberastasun Handien zerga ezartzearen alde agertu da, «EAJ ez dago ados baina ziur aski beste alderdi batzuekin adostasuna lor daiteke»

Osakidetzaren egoera, «onartezina»

Oso kritiko hizt egin du EAEko osasun sistema publikoak bizi duen egoeraz. Arazoak herrialde osoan daudela gogoratu eta baieztatu du ahaldun nagusi bada lehen deia Sagardui sailburuari egingo diola, «ezin dugu horrelako egoera izan gure osasun sisteman, onartezina da».