IRRATIA

Takumi Tomita Dj-aren sesioa ∫ateliteak saioan

∫ateliteak 4x28

Takumi Tomita Dj-a (Takumi Tomita)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Gonbidatu berezia aste honetako 153. ediziorako. Hiruzpalau dj pasako dira datozen asteotan gure Satelitetik, gaurkoan lehena, Takumi Tomita. Malagan jaio, Madrilen bizi eta sustraiak Japonian dituen artista eta musikazale amorratua dugu Takumi laguna. Saioan hainbestetan pintxatzen ditugun Ruanda Records eta Tokonoma Records zigiluen atzean dabil diseinu lanetan azken boladan baina lehenago ere musikarekin loturiko mila proiektutan ibilia da. Dj lanetan ere aritzen da, askotan bera partaide den Home Club Madrildar mitikoan eta irratian ere aritzen da Relativa emisora esanguratsuan 2020s radioshow-a gidatzen duelarik Giaansta kidearekin batera. Gaurkoan Hip Hop, Soul, Jazz, Funk eta gauza ederrez beteriko mix elegante batekin datorkigu, gauerdia gozatzeko erabat aproposa. Enjoy!