Pagondoan | Trukea
Trukea hitzaren inguruan aritu gara aste honetako Pagondoan.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Sara Iriarte
Trukea edo trukatzea, ekonomian, ondasunak eta zerbitzuak hartu eta haien ordez beste batzuk ematea da, tartean dirurik erabili gabe. Gehienetan bi alderen artean gertatzen da, baina bi alde baino gehiagok ere har dezakete parte.
Krisi ekonomikoetan, batzuetan, trukeak dirua ordezkatzen du ekonomiaren bideratzaile nagusi modura. Krisi garaietan, hartzeko, duzuna eman behar. Malkoak ez dira erabilgarriak besteentzat salgai baldin badaude.
Hartu eta eman. Gure herrian ondo dakigu zer den hori. Gaurko Pagondoan, trukea.