IRRATIA

Ma Raney, Count Basie, Duane Eddy, Nerina Pallot apirilaren 26ko musika efemerideetan

Gramofonoa 3x25

Ma Rainey (Wikipedia)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Apirilaren 26ko Gramofonoan, hainbat klasiko adituko ditugu, Ma Raney "bluesaren ama" ezizena jaso zuen kantaria gogoratuz; Count Basie jazz pianojole eta big band zuzendari garrantzitsua. "Only You" mitikoa adituko dugu; "Vivo Per Lei" Andrea Bocelli eta Giorgiak grabatutako kantua. Duane Eddy "twang" gitarra elektrikoaren soinu ospegua ezagun egin zuen musikaria zorionduko dugu. Baita Nerina Pallot britainiar musikaria, zein Caro Emerald herbeherearra. Eta saioa bukatzeko, Phoebe Snow New Yorkeko abeslari, gitarjole eta konpositorea gogoratuko dugu bere heriotzaren 12. urteurrenean.