IRRATIA

Pagondoan | Papera

Papera hitzaren inguruan aritu gara aste honetako Pagondoan.

Idazlumaz paper batean idazten (Pagondoan)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Papera material fin bat da, gehienbat bertan idazteko, inprimatzeko edo zerbait biltzeko erabiltzen dena. Erabilera asko ditu: idazteko, paketeak egiteko, garbitzeko eta eraikuntzan zein prozesu-industrialetako zereginak gauzatzeko.

Ts'ai Lunek asmatu zuela esan ohi da, K.a. 105. urte inguruan. Hala ere K.a. II. mendeko aztarnategi arkeologikoetan paper zuntzak aurkitu dira.

Gaurko Pagondoan zenbat bizipen, negar, loaldi, debeku, tortura, eta batez ere, zenbat hitz kabitzen diren paper zati batean kalkulatu dugu. Zuk entzule, zenbat hitz sartu dituzu paperean? Zenbat paper sartu zaizu barruan? Gaur, egurra paperean bihurtu dugu. Paper fabrika bat izan da gaurko saioa, bizipenen kolekzioa.