IRRATIA

6. atala: Harrera Lapurdin

Irungo muga pasatakoan zer egoera aurkitzen dute migratzaileek? Poliziak 20 kilometroko tartean inolako prozedurarik gabe kanporatu ahal ditu, laguntzaile sare zabala eratu da euren bidaian laguntzeko. 

Frantziako Polizia Urruñako elizara sartu zeneko protesta. (Guillaume FAUVEAU)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


2018ko udan polizia eta militarren presentzia asko ugaritu zen Lapurdiko mugako herrietan. Bertakoen kezka eragin zuela du gogoan Filipe Aramendi Urruñako auzapezak. Migratzaileen bidea oztopatzeko Parisek sortutako operatibo bereziaren adierazleak ziren. 

Hainbat herritar bide bazterrean noraezean ziren migratzaileak laguntzen hasi ziren, gehienetan Baionako Pausa zentrora eramateko lanetan. Modu espontaneoan sortutako laguntza hori saretuz joan da denborarekin eta tokiko instituzioek ere babes antolatua egituratu dute. 

Parisek ez du begi onez ikusi, ez bat eta ezta bestea ere. Polizia operazioak egin ditu elkartasunean ari direnen aurka eta Elkargoko lehendakariarekin ere talka izan du Prefeturak, babes lanean aritzeagatik. 

BIDEAK egitasmoaren seigarren atal honetan Lapurdiko harrera ezagutuko dugu ordezkari instituzional eta herritarren testigantzen bidez.