5. atala: Dublingo bidea
Dublingo hitzarmena asilo eskubidea bermatzeko mekanismo gisa azaldu izan dute europar instituzioek, baina harreratik urrun kanporatze mekanismo gisa darabilte estatu ugarik. Adama da 5. atal honetako protagonista.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
24 ordu lehenago Parisen zegoen Adama maliar gaztea. Sei hilabete zeramatzan han. Tramite administratibo bat egitera joan eta supituki Madrilera kanporatu zuten. Irunen dago berriz, Paris helburu. Dublinatua da.
Zer da Dublingo hitzarmena? Nola darbilte estatuek? Zer eragin du bidean direnentzat? Adamaren kasu zehatza ezagutuko dugu 'Bideak' podcastaren 5. atal honetan. Mikel Mazkiaran eta Iker Barbero zuzenbidean adituek migratzaileei aplikatzen zaizkien arauen berri emango dute.