IRRATIA

Primizia mundiala gaur

Reggae Fever 14x21

Dennis Alcapone jamaikar kantaria (Dennis Alcapone)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Aste honetan ezin dugu alaiago egon, primizia mundiala dugu. Bagenekien Pantx Recordsek Dennis Alcapone jamaikar izarrarekin elkarlanean singlea atera behar zuela baina ez genekien single hori PRIMIZIAN aste honetan Reggae Feveren izango genuenik. Lekuek jaialdian jotzen duenez, kontzertuari buruz eta Jailhouse Reggae 2023 festari buruz arituko gara, besteak beste. Hau guztia Naiz Irratian. Reggae Sukarra ona da!