Telesailak: Erromantizismoa vs Emakume ahaldundua
Helburua zen maitasun erromantikoa baztertzen zuten lau telesail aukeratzea. Baina erromantizismoarena zainetaraino dugu sartuta, muga lausoa da. ‘The L Word’, ‘Fleabag’, ‘Hacks’, eta ‘She-Ra y las Princesas del poder’ aukeratu ditugu, kuriosoa da: guztietan emakume ahaldunduak dira protagonistak.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
‘Maitasun erromantikoa’ baztertzen duten telesailak da atal honetarako aukeratua genuen gaia. Baina, hasi aurretik aitorpen bat: zer da erromantikoa izatea? Ohartu gara nork berak bere erara ulertzen duela erromantikoa izatearena, eta zer demontre, batzuek gustuko dutela!
Kontuak kontu, Nekane Madariagak eta Itziar Lamarkak egin duten telesail aukeraketa honetan, harreman bat izateko modu ezberdinak ageri dira, hetero-normatiboak ez direnak, eta ohiko maitasun erromantikoa alde batera uzten saiatu gara. Sorpresa ederra hartu dugu, egindako aukeraketak emakumeak direlako protagonistak.
Ah! eta ‘shipeoa’ zer den ikasi dugu.
Hauek dira aukeratutako telesailak: The L Word. Fleabag. Hacks. She-Ra y las Princesas del poder.