IRRATIA

«Emakumeak zientziaren esparruan duen presentzia %5 hazi da 20 urtean»

Antolatzaileak egitasmoaren aurkezpen ekitaldian. (Emakumeak Zientzian.)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea. Hiru horiek dira otsailaren 8an hasi eta hilaren 17ra bitartean luzatuko den Emakumea Zientzian egitasmoaren helburu nagusiak. Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egun modura izendatu zuen 2016an eta 2017tik antolatzen da ziklo hau aipatu egunaren bueltan.

Publiko ezberdinei zuzenduriko berrogeita hamar ekintzatik gora antolatu dituzte aurtengorako. Zientzia komunitateari zuzenduak, ikastetxeei, familiei, nerabeei, 55 urtetik gorakoei… Ekintzak publiko zehatz batentzat egiteak mezuak modu zuzenagoan ematea ahalbidetzen duela esan digu ekimeneko koordinazio taldeko kide eta CIC Nanoguneko komunikazio arduraduna den Itziar Otegui Felizek.

Emakumeen presentzia zientziaren munduan «nahi baino mantsoago» ari da hazten Oteguiren hitzetan. «20 urtean %30etik %35era igo da». Zentzu horretan, Emakumeak Zientzian ekimenak gero eta entitate gehiago biltzen ditu bere barnean urtetik urtera eta hori modu positiboan baloratzen dute. Aurten, esate baterako, sei entitate dira antolakuntzan eta 18 parte hartzaile modura. 24 hortetatik zazpik lehen aldiz hartuko dute parte entitate modura Emakumeak Zientzian zikloan.

Entzun Itziar Otegui Felizekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.