Nextor Otaño pasaiarren horma irudia munduko Top 10ean
Street Art Cities plataformak 2022ko grafitirik onenerako Top 10ean dago Nextor Otañok, Pasaian, Euskadi Etorbidean, pintatutako horma. 19 urte urte besterik ez ditu gazte pasaitar honek baina bere bizitzaren heren bat darama grafiti eta pintura artean.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Street Art Cities sarietarako hiru euskaldunen lanak zeuden sailkatuak. Horietako bat Nextor Otañok Pasaian bere herrian egindakoa. Bertan emakume bat ikusten da arrai batzuk buruan dituela koro gisa. Eta emakumearen esku gainean lurrun ontzi zahar bat. Gorde-berde koloreak dira nagusi. Aurrez aurre ikusi nahi duenak Pasaiako Euskadi Etorbidera hurbildu beharko da, Illunbeko Musika elkartearen 50. urteurrena omentzeko egin zuen horma-irudia Nextor Otaño gazteak.
Euskal Herrian horma irudi egile asko dago, eta egile ezberdinekin jaialdi bat antolatzea gustatuko litzaiokeela aitortu digu Nextor Otañok. Esku artean hainbat enkargu ere badituztela esan digute Nexgraffekoek. Aitor eta Nextor Otaño aita-semeak izan ditugu Bigarren Kafean beraien pasioaren inguruan hizketan.
«Eskolan liburuan azpian izaten nituen orrietan marrazkiak egiten aritzen nintzen» aitortu digu Nextorrek. Etxean ere horretaz jabetu ziren eta zaletasuna izugarria zela ikusita, hegoak moztu beharrean bidea zabaltzea eta oztopoz garbitzea erabaki zuten, Nextorrek bere bidean aurrera egin zezan ahalik eta modurik erosoenean.
Enkargu ezberdin ugari egin dituzte. Azkena Ibarran egindako horma irudia. Hormaren ezaugarriek zailtasun handia eman diotela aitortu digu Aitor Otañok. Aita saiatzen da semeari bertakoa dena balioan jartzen. Nextor gaztea den arren saiatzen da aitaren aholkuak jarraitzen. «Gaur egun sare sozialen bidez mundu osoko edukiak jasotzen ditugu baina hemengoari arreta jartzen ahalegintzen naiz».