IRRATIA

Firfiran | Itzulera

Bere gorputza gaixotasunaren ostean berriro ezagutzen ari den pertsona baten une intimoan murgiltzen gaitu 'Itzulera' kontakizunean Haizea Muñoak. Ahotsa, musika eta soinu-efektuak jarri dizkiegu Muñoaren hitzei 'Firfiran' podcastean. 

Firfiran Bigarren Kafeko podcast umela (Bigarren Kafea)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Kaixo Maitiaren II. kontakizun erotikoen lehiaketako finalera iritzi zen Haizea Muñoa 'Itzulera' kontakizunarekin. Protagonistak iraganeko gorputzarekin egingo du bat berriro. Itzuliko da aldatuta eta alboratu xamar izan duen azala ukitzera. Minbizia gainditu eta erabat osasuntsu sentitzen da, eta plazererako tartea hartuko du itzulera horretan. 

'Firfiran' Bigarren Kafea saioaren podcast umela da; Kaixomaitia.eus -euskaldunon harremanetarako gunea- webgunearekin elkarlanean sortutakoa. Hamabostean behin, atal berri bat egongo da entzungai.