EFF: «Harmailetan jendea ikustea eta taldea bultzatzea guretzat oso garrantzitsua da»
Bueltan izango da abenduaren 20 honetan emakumezkoen Euskal Selekzioa. Txile izango dute arerio Mendizorrotzan. Norgehiagokaren atarikoan, Naiz Irratiarekin hitz egin du Mikel De Gregorio, Euskadiko Futbol Federakundeko kirol zuzendariak.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Pandemiak behartutako etenaldi luze baten ostean, astearte honetan (hilak 20) berdegunera itzuliko da emakumezkoen euskal futbol selekzioa, Txileren aurka jokatzeko. Zaleak, bezala, federazioan ere ilusio handiz espero dute neurketa. «Harmailetan jendea ikustea eta taldea bultzatzea guretzat oso garrantzitsua da», azaldu du Mikel de Gregorio, Euskadi Futbol Federakundeko kirol zuzendariak.
Partiduak lotzea «gero eta zailago» zaien honetan, aurrean arerio gisa izango duten Txileko selekzioaren garrantzia aipatu De Gregoriok, «suposatzen duen guztiarekin», baliagarria izango zaiolako Euskal Selekzioari «pausuak aurrera ematen».
Neurketa Mendizorrotzan jokatu da, Gasteizen, arratsaldeko 19:00etan eta Naiz Irratitik jarraitzeko aukera izango da.