IRRATIA

LabankaDA! | 4. Eztanda

Iritsi da 'LabankaDA!' podcast-aren azken atala. Unai eta Nahiak misterioa argitu dute; badakite zer gertatu den Harkaitz Cano eta Nerea Loiolaren heriotzekin. 

LabankaDA! misteriozko podcast berria (Carl Watermark)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Domina irabaztetik gertu daude Unai eta Nahia. Durangoko Azokaren hilketen misterioa argitu dute; baina ez dakite informazioarekin zer egin. Polizia tartean dagoela susmatzen dute, beraz Nahiak ez du Ertzaintzarekin harremanetan jarri nahi. 'LabankaDA!' misteriozko podcast-aren azkeneko atalean galdera guztiek erantzuna izango dute.

Umorea eta misterioa uztartuko dituen podcast berria da 'LabankaDA!'. Egunero, ingadera arte, atal berri bat egongo da entzungai Bigarren Kafean eta plataforma digitaletan.