LabankaDA! | 3. Bulkada
Bigarren hilketa batekin egin dute topo Unai eta Nahiak. Unai izututa dabil, eta podcast-ari amaiera eman nahi dio, baina Nahiak ikerketarekin jarraitu nahi du. Erantzunak oso gertu daude.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Muturtuta dago Unai; podcast-a utzi nahi duela erabaki du, bigarren heriotza beten berri izan duelako. Nahiari ordea, ikertzen jarraitzeko arrazoi gehiago dituztela iruditzen zaio. Mokoka ibiliko dira bi lagunak, baina galderak egiten jarraituko dute.
Bi idazle hil dira Durangoko Azoka hasi zenetik, eta badirudi poliziak ez duela erantzunik eman nahi. Eskerrak 'LabankaDA'-ko protagonistak egiaren atzetik dabiltzan.
Umorea eta misterioa uztartuko dituen podcast berria da 'LabankaDA!'. Egunero, ingadera arte, atal berri bat egongo da entzungai Bigarren Kafean eta plataforma digitaletan.