IRRATIA

LabankaDA! | 1. Gorpu bat Durangoko Azokan

Gorpu bat agertu da Durangoko Azokan. Kulturaren unibertsoa astindu du hilketa lazgarriak eta bi boluntariok euren kabuz ikertzea erabaki dute. 'LabankaDA!' podcastaren lehenengo atala dagoeneko entzungai dago. 

LabankaDA irudia (Bigarren Kafea)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Durangoko Azokan edozer gerta daiteke, baita hilketak ere. Gorpu bat agertu da Landako Gunean, stand batean. Hala ere, antolatzaileek azokaren ateak zabaltzea erabaki dute, Nahia eta Unai gazteen harridurarako. Bi lagunak ikertzen hasiko dira, misterioa argitu nahiean. 

Musikariak, argitaletxeko langileak, idazleak eta kazetariak; guztiekin hitz egingo dute hiltzailea nor den jakiteko. 

Umorea eta misterioa uztartuko dituen podcast berria da 'LabankaDA!'. Egunero, ingadera arte, atal berri bat egongo da entzungai Bigarren Kafean eta plataforma digitaletan.