IRRATIA

«Mendi Film Festibalen mundu mailako 16 premier izango ditugu aurten»

Pandemia alde batera utzi mundu mailako kirolari eta zuendariak bueltan izanen dira Mendi Film Festibalen. Abenduaren 9tik abenduraren 18ra mendia izango da protagonista Bilbon: 59 film,  hitzaldiak, erakusketak, liburu aurkezpenak eta sari banaketak.

Mendi Film Fest 2022 (Mendi Film Fest )

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Mendi Film Festibalen 15 edizioa abiatuko da  Bilbon abenduaren 9tik abenduaren 18ra. Guztira 59 film ikusteko aukera egongo da, horietako 56 lehiaketan. Nabarmentzekoa ere aurten mundu mailako 16 premier izanen direla eta «emakumeek gero eta protagonismo handiagoa dutela», hala nabarmendu du Aitor Elduaienek Mendi Film Festibaleko komunikazio arduradunak.

Euskalduna Jauregian, Golem zinemetan, Itsasmuseum eta BBK aretoan izango dira emanaldiak eta sarrerak salgai daude festibaleko webgunean. «Hasi dira sarrerak saltzen, baina ikusten ari gara zinemetan ikusten ari garena ere, azken momentura arte eusten ari da jendea» dio Elduaienek, hala ere «salmenta martxarekin pozik» daudela di.

Edizio honetako ezaugarri nagusietako bat da pandemia atzean utzi egin dela, eta horrek esan nahi du bueltan izango direla gonbidatuak, nazioartekoak zein bertakoak, zine zuzendariak zein goi mailako kirolariak. Etorriko diren gonbidatuen arten lehena Kazuya Hiraide alpinista japoniarra izan zen, Mendi Film Festibaleko aurkezpen ekitaldian hartu zuen parte. «Ternua friend bat da Hiraide. Ternua euskal marka eta Mendi Film Festibal aspalditik gaude lankidetzan» azaldu du Elduaienek, «Hiraide Europako bira egiten ari da, orain Italian dago baina itzulia Bilbon hasi du, Mendi Film Festibalen».

Mendi Film Festibaleko filmetan ziurtatuak daude irudi ikusgarriak, baina ez da horretara mugatzen, zinea beti izan da mezuak eta baloreak transmititzeko kanal ona. «Mendiak berezkoak ditu balore positiboak. Iskusgarritasuna baina askoz gehiago da hau, gai sozial asko daude. Hitz egiten da mendi istripuez, elbarritasunaz, saminaz eta suizidioaz. Baita gauza alaiak ere, noski!», dio Elduiaienek.

Mundu mailako hainbat estreinaldi egingo dira festibalean, «hala ere, kontuan hartu behar da estreinatzen ditugun pelikulek gehienez 2 urte behar dituztela izan, beraz, Euskal Herrian estreinakoz erakusten diren filmak dira gehienak». Ikusi ahal izango diren 58 film horietan artean aukeraketa bat egitea ez da erreza, eta film guztiek badute nabarmentzeko zerbait. Baina Aitor Elduaienek baditu bere kuttunak.

Horietako bi Michael Dion zuzendariarenak dira. Mendiko Zinemarako Nazioarteko Aliantzaren (International Alliance for Mountain Film)  2022ko Sari Nagusia Michael Dillon zuzendari australiarrari dagokio aurten, mendiko zinemaren esparruan egindako lanaren aitortzan. Bere ibilbideko alderdirik aipagarrienen artean, Sir Edmund Hillaryren kameralaria izaten pasatako 25 urteak eta Everesterako Australiako hiru espedizio garrantzitsuren filmazioa daude, ordutik inoiz errepikatu ez den gailurrerako igoera barne. ‘Everest Sea to Summit’ film horrek zortzi sari handi irabazi zituen mundu osoan, eta garai guztietako abentura-film hoberenetakotzat jotzen da. Saria jasoko duen egunean, abenduaren 16an, proiektatuko da filma. Hori gutxi ez, eta Dillon berak proposatu zion Mendi Film Festibalari bere beste lan bat proiektatzea, artxibo zaharretatik sortutako ‘Everest  the boy who dared’, azken hau lehian izanen da.

Nabarmentzekoa ere festibala irekiko duen dokumentala, ‘Ephemeral’, Alastair Dee zuzendari britainarrarena. Eskozian, neguan egiten den eskalada da dokumentalaren ardatz «sekulako barbaridadea da nola jasota dagoen dena, gainera Alastair presente dago pelikulan bere burua erakutsiz eta narratzaile lanetan ere, umore puntu bat ere badu filmak» dio Elduaienek. Laugarren proposamena Ignasi Lopez katalanaren ‘Egoland’ da. Animazio pelikula bat da, stop motion teknikarekin egina.

Euskal ekoizpenak

Guztira euskal film estreinatuko dira edizio honetan horietatik hiru izango dira euskaraz. ‘Heltzear’ (Mikel Gurrea), ‘Itzalak’ (Alex Areizaga) eta ‘Agur Artzai’ (Julen Zubiete). ‘Suro’ bere lehen film luzea Donostiako Zinemaldian sail ofizialean aurkeztu eta gero, ‘Heltzear’ 18 minutuko laburmetraia estreinatuko du Donostiarrak. Haizea Oses eskalatzailea da filmeko protagonista eta preso dagoen bere anaiari zuzentzen zaio laburrean, Veneziako Bienalean estreinatu zen 'Heltzear'.

Alex Areizagak ‘Itzalak’ dokumentala aurkeztuko du Mendi Film Festen. Lotura estua du Bilboko festibalarekin, garaian egiten zen amateur film laburren lehiaketan parte hartu zuen ‘Fandango’ lanarekin, 2018an lehen film luzea estreinatu zuen sail ofizialean eta 15. ediziora aurkeztuko du bere lan berria, ‘Itzalak’. 

Euskaraz estreinatuko den azken lana ‘Agur Artzai’ da, Juen Zubieteren dokumentala. Jose Ereño Gorbeiako artzaia da protagonista, laster hartuko du erretiroa eta Zubietak orduak partekatu ditu harekin, artaldearekin eta txakurrarekin. «Joxeren erritmoa du dokumentalak. Eta gainera Paula Olazek egin du soinu banda» azaldu digu Aitor Elduaienek.