Gipuzkoako Diputazioan lehen franskismoan izandako tirabirak
1936ko Estatu kolpearen ostean, batasun itxura emateko saiakera gauzatu arren, matxinatuek ildo ezberdinak izan zituzten Gipuzkoako botere frankista eratzeko garaian. Monarkiko klasiko, karlista edota falangistek itxuretan ezkutaturiko boterearen lehia nabarmena izan zuten Gipuzkoako Diputazioan.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
1936 – 1937 urteen artean, botere karguak monarkiko eta karlisten artean banatu zen berezik. Besteak beste, Irun eta Hondarribia Nafarroa bilakatzeko aukera mahai gainean izan zen. Aldiz, Fidel Azurza tradizionalistak Diputazioko batzarrean burutu zuen lehen hitzartzean desanexioaren aukera oro baztertu zuen.
Kontzertu ekonomikoa galdu izanak, kolpe latza suposatu zuen Donostian biltzen ziren kudeatzaile frankistentzat. Orduz gerozti, jarduna Foru Aldundiko langileak depuratzera bideratu zuten.
1937. urteko batasun dekretuaren ondorioz, Karlismoa eta Falangismoa ‘Falange Española Tradicionalista y de las JONS’ bihurtu zen. Tentsioa nabarmena izan zen antolakunde berriaren barnean, eta denboraren poderioz, Falangistek boterea areagotu zuten, karlistak botere postuetatik kanporatu arte.
Iñigo Imaz historialariak Donostiako diputazio frankistaren akta guztien azterketa burutu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren enkarguz.