IRRATIA

Analisi mahaia: Ibai Fernandez eta Ion Telleria

Nafarroako politikagintza aztoratuta dago azken egunetan; maiatzeko hauteskundeei begira hasiak dira hautagaiak izendatzen, eta horren inguruko errepasoa ez ezik, erabakitzeko eskubidea ere izan dugu hizpide, Usansoloko auzia edo Eskoziakoa aipatuta.

Enrique Maya atiende a los medios en los pasillos del Ayuntamiento para desmentir que haya tomado la decisión de no presentarse en mayo. (@MartxeloDiaz)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Elma Saiz izango da hurrengo maiatzeko udal hauteskundeetan PSNko zerrendaburu, eta segiko ez zuela zabaldu zen arren, Enrique Mayak argitu nahi izan du azken orduetan erabakia ez duela hartuta, Eguberri buelatarako espero duela erabakia hartzea. Lehendik ezaguna zen Joseba Asiron izango dela EHBilduko alkategaia, eta azken mugimenduek, espekulaziorako eta kinieletarako tartea besterik ez dute zabaldu. Horri buruz, eta alderdi bakoitzaren posizioari buruz jardun gara analisi mahaiean.

Halaber, asteazken honetan ezagutu den Usansolo herriaren segregazioaz, eta honek epaitegietan izan dezakeen ibilbideaz aritu gara, PSEko idazkari nagusi Eneko Anduezak iradoki ostean «aukera bat dela» Estatuko abokatuak Bizkaiko Batzar Nagusiek hartutako erabakia errekurritzea. Halaber, auzitegi britainiarrek Eskoziako erreferendumaz hartutako erabakiaz ere hitz egin dugu: erreferenduma antolatzeko aukerari ezezkoa eman diote auzitegiek, eta eskoziarrek 2024rako hauteskunde plebiszitarioak deitzeko aukerarekin erantzun dute.