Doinuetatik Haratago | Xabier Lertxundi
Xabier Lertxundi ez da musikaria, baina binilo-bilduma izugarria dauka. Bere lau kanta kuttunenak aukeratzeko eskatu diogu, eta «kronologikoki pentsatutako zerrenda» osatu digu.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
'Doinuetatik Haratago' tarteko gonbidatu guztiak dira musikazaleak, baina gutxik edukiko dute Xabier Lertxundi donostiarraren binilo-bilduma. Txikitatik datorkion zaletasuna da, «betidanik etxean musika asko entzun dugu, aita eta anaien eraginez».
Bere bizitzako lau abesti aukeratzeko eskatu diogu, eta ez da lan erraza izan. «Kronologikoki pentsatutako zerrenda» osatu du Lertxundik. Aukeratutako lehenengo kanta «gaztetan ez zen hain kuttuna, aitak entzuten zuen, baina duela urte batzuk berriro diskoa erosi nuen; klasiko bat da» aitortu digu.
Bigarrenarekin berriz, nerabezarora jo du. «14-15 urte nituenekoa da abestia, kontzertu askotara joaten hasi ginenekoa». Hirugarrena unibertsitate garaietakoa da; «bizitzan gehien entzun dudan diskoa izango da, seguraski». Laugarren abestia «udara honetan gehien entzun dudan kantua» izan da.