2022 AZA. 22 - 23:24h Oroimen lurra 1936-45 urteetako Iruñeko atxilotze-eremuetako biktimentzat [01x07] Memorialaren inaugurazioa Iruñean (Iñigo URIZ | FOKU) Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen. Peli Lekuona 1936 eta 1945 bitartean Iruñean izan ziren atxilotze-zentroei eta kontzentrazio-esparruei buruzko memorialaren inaugurazioa obraren azken lauza jarrita bukatu da. Zigilatu aurretik, fusilatuen senideek Nafarroako hobi komun nagusietatik hartutako lurra bota dute. 17 izan ziren Nafarroako hiriburuan faxistek ezarritako atxilotze-guneak. Matxinatuekiko disidenteak zirenak atxilotzeko baliatu ziren edota erbestetik itzuliak zein II. Mundu Gerratik ihes egin zuten pertsonak gatibu hartzeko. 'Hemen gertatu zen' saioan memorialaren inaugurazioan esandakoak jaso ditugu: senideen testigantza, arduradun politikoena eta baita obra burura eraman duen artistarena ere.