«Ahotsarekin badago halako oinarrirako itzultze bat»
Soinuari eskainitako eremua aurkeztu du Dinamoa sormen guneak. Hitza, irudia eta gorputzaren eremuei gehitu zaizkie soinuarena eta, momentuz, ‘Errati’ izeneko egitasmoa bultzatzen hasiko dira. Aitor Bengoetxea Kulturaz koopertibako kideak eman dizkigu xehetasunak.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
2019an ireki zuten Dinamoa Azpeitian. Sormen gunea Gipuzkoako herrian kokatua dago, baina Euskal Herriari begira egiten du lan. Sormen prozesuak eta lanak babesten dituen espazioa da. Lanerako lekua, prozesuei eskainia eta ez hainbeste amaierako lanari begirakoa; bidelaguntza du lan-filosofiaren oinarri.
Kultura eta transmisioa erdigunean, hiru lan-ardatz ditu proiektuak, ‘sortu, ikasi eta eman’ logikapean laburbildu daitekeena. Hitza, irudia eta gorputzaren eremuak landu dituzte orain arte. Eta bertatik hainbat egitasmo garatu dituzte, Hitzaren Eskola da horietako bat. Asteazken honetan aurrera soinuaren eremua ere izango du Dinamoak. Eremu horren baitan, nahiz eta oraindik diseinu fasean dagoen, ‘Errati’ izeneko egitasmoa garatuko duete, soinu artxiboaren eta irratiaren arteko uztarketa izango da.