IRRATIA

Donibane Garaziko finalaurrekoaren errepasoa

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen lehen itzuliak bigarren hitzordua izan zuln pasa den larunbatean Donibane Garazin. Oihana Iguaran gailendu zen 688 punturekin, eta puntu erdira gelditu zen Amets Arzallus, txapelketako bere lehen agerpenean.

Aitor Etxebarriazarraga eta Amets Arzallus Donibane-Garaziko saioan (Bob EDME)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


1.350 bertsozale batu ziren pasa den larunbatean Donibane Garaziko Jai Alai frontoian. Elizondoko saioak aje ona utzi zuzen ikuslegoan, eta Garazira gerturatukoek neurriko saio bat ikustea espero zuten.

Oihana Iguaran gailendu zen saioan, 688,5 punturekin. Jarraian Amets Arzallus, 688-rekin, puntu erdi eskasera. Nerea Elustondok 628 puntu eskuratu zituen, Asier Azpirozek 616,5, Haritz Mujikak 615 puntu eta Aitor Etxebarriazarragak 612.

Larunbat honetan Irunera iritsiko da Bertsolari Txapelketa Nagusia. Arratsaldeko 17:00etan Ficoban izango dute hitzordua Ane Labakak, Jone Uriak, Maddalen arzallusek, Miren Artetxek, Nerea Ibarzabalek eta Sustrai Colinak.